Giza dorreak osatzera etorri ziren Euskal Herrira Sant Vicens dels Horts taldekoak, eta esker mezu bat emanez itzuli dira: "Eskerrik asko, Beasain; eskerrik asko, Iruñea". Hala adierazi dute haien webgunean.
Lehenik, Loinatz jaietan izan ziren Beasainen, eta han iritsi zen haien lehen harridura eta poza, zenbait lagun casteller jantziak soinean topatu zituztenean. Dorrea egin eta gaueko giroaz gozatu ondoren, Iruñera joan ziren igandean, "ikuskizun historiko bat" egitera.
Gure Esku Dago dinamikaren bat egiteaz gain, Omnium Cultural elkarteak munduko hainbat txoko aukeratu zituen igandean giza dorreak osatzeko. Catalans want to vote. Human towers for democracy du izena egitasmoak, eta helburua da kataluniarrek euren etorkizuna erabaki nahi dutela entzunaraztea.