"Egungo legediak bermatzen du presoei ez zaiela zigorra murriztuko EBko beste sententzietan oinarrituta, eta espero dut Gorenak hori bera berrestea datorren asteartean emango duen epaian", adierazi du Rafael Catala Espainiako Justizia ministroak. Jarraian, baina, nabarmendu du epaitegiek hartzen duten erabakia hartzen dutela ere "independentziaz" jokatuko dutela.
Donostian egin ditu adierazpenok Catalak, Justizia eta terrorismoa: duintasunean oinarritutako errelatoan Adminsitrazioak duen rola izeneko jardunaldien atarian.
Catalaren iritziz, "beharrezkoa da Gorenak kriterio bakar bat ezartzea", eta bide horretan "zentzuzkoena" litzateke indarrean dageon araudia berrestea. "EBren helburua da halako kasuetan herrialdeen artean kriterioak bateratzea. Baina horrek ez du esan nahi halako politika orokor bat onartzen denean herrialdeek zuzenean ezarri behar dutenik. Logikoki azken erabakia Gorenak hartu beharko du".
Hilaren 16an bilduko da Gorena, zigorrak batzeari buruzko irizpide orokorra ebazteko. Alegia, Frantzian betetako espetxe urteak kontuan hartu eta Espainiaren kartzeletan bete beharrekoei kendu behar ote zaizkien erabaki eta irizpideak bateratu beharko dituzte.