EUSKAL PRESOAK

Catala: "Lasarteren kasuak erakusten du egokia dela espetxealdi iraunkorra"

Hemeretzi urteko kartzelaldia beteta atera zen Lasarte espetxetik, astelehenean, Auzitegi Nazionalak onurak aintzat hartuta.

Rafael Catala Espainiako Justizia ministroa. FERNANDO ALVARADO / EFE
2015eko martxoaren 17a
14:10
Entzun

Balentin Lasarte aske geratu eta biharamunean, Rafael Catala Espainiako Justizia ministroak nabarmendu du haren kasuak erakusten duela zein egokia den ordenamendu juridikoan "espetxealdi iraunkorra" eta halako tresnak izatea. Areago: Espainiako Gobernuak zigor kodean eginiko aldaketa batzuk "oso beharrezkoak" direla erantsi du.

Catalaren esanetan, Espainiako Gobernua "oso temati" aritu da zigor kodearen erreforman "espetxealdi iraunkorra" txertatzeko eta zenbait delitu gaurkotzeko, "ahulenak babesteko" asmoz. "Hilketa ugari egiteagatik 300 urtetik gorako zigorrak dituzten pertsonek hemeretzi urteko kartzelaldia betetzeak uzten digun irudipena da zigor eta kartzela sisteman indargarriak behar direla".

Hemeretzi urte egin ditu preso Lasartek. Besteak beste, Jose Manuel Olarte enpresaburua eta Enrique Nieto Donostiako udaltzainburua hiltzea eta Gregorio Ordoñez PPko zinegotziaren eta Enrique Mujika PSOEko militante historikoaren hilketetan parte hartzea egotzita epaitu eta zigortu zuten. 2010eko urtarrilean EPPK-k kolektibotik kanpo utzi zuen, beste lau euskal presorekin batera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.