Francisco Franco espainiar diktadorea goraipatuz, "gaizkileak ikastolen ondorio" direla esanez, musulmanak Espainiatik kanporatu egin beharko liratekeela esanez eta beste hainbat gauza aipatuz, Nere hitze bertsotan liburua aurkeztu zuen atzo Pello Urkiola Leitzako (Nafarroa) UPNko zinegotziak, eta gaur Alberto Catalan Nafarroako Gobernuaren bozeramaileak adierazi du jende askok pentsatzen duela Urkiolak bere lanean esan duena.
Jose Javier Mugika zenaren alde kantatutako bertsoak dakartza liburuak; Mugika UPNko zinegotzia zen Leitzan eta ETAk hil egin zuen zuen 2001eko uztailaren 14an. Bestelako pasarte batzuk ere badaude.
Catalanek dio jende askok pentsatzen duela Urkiolak liburuan esandakoa
Leitzako UPNko zinegotziak bere lanean Francisco Franco espainiar diktadorea goraipatu du eta "gaizkileak ikastolen ondorio" direla dio, besteak beste.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu