politika

CDNk koalizioa osatzeko proposamena egin die UPN eta PPri

2011ko foru hauteskundeetan aurkeztea du xede. "Bakoitzak bere izaera galdu gabe eta betiere Nafarroaren izaera mantenduz" eratu nahi du CDNk koalizioa.

2009ko abuztuaren 25a
13:45
Entzun
2011ko foru hauteskundeei begira dago CDN alderdia. "Bakoitzak bere izaera galdu gabe eta betiere Nafarroaren izaera mantenduz" PP eta UPNri koalizioa osatzeko proposamena egin die. Jose Andres Burgete CDNko presidenteak nabarmendu du "NaBairi aurre egiteko alderdia" osatu nahi duela. Hala

ere, "alderdikeriatik at egongo den alderdia" izango dela adierazi du Burgetek. Gaineratu du PSNri ere egin diezaioketela koalizio proposamena.

Koalizioaren oinarriak azaltzeko bilera errondarekin datorren astean hasiko da CDN. Hala ere, eskaera ofiziala irailean egingo dute.

CDN, UPN eta PPren arteko koalizioak ez badu fruiturik ematen, hauteskundeetan "bakarrik" aurkeztuko direla jakinarazi du CDNko presidenteak. UPNk jada aurreratu du "koalizioetan pentsatzen hasteko goizegi" dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.