nafarroako kutxa

Cervera: "Abertzaleek, PPko senatari batek eta nik baino ez ditugu salatu Nafarroako irregulartasunak"

Iruñeko Epaitegiak ostiralean inputatu egin zuen PPko diputatu ohia, Nafarroako Kutxako buruaren aurkako ustezko xantaia kasu batengatik. "Nafarroako abertzaleek egia biribilak esan dituzte", dio Cerverak.

2012ko abenduaren 17a
14:16
Entzun

Santiago Cervera PPko diputatu ohiak adierazi du Nafarroako eremu gutxitako ordezkariek salatu izan dituztela Nafarroako Kutxan ustez izandako irregulartasunak. Zehatz mintzatu da Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan: "Abertzaleek, PPko senatari batek eta nik baino ez ditugu salatu".

Haren arabera, Jose Ignacio Palacios da PPko senatari hori. Abertzaleek izandako jarrera txalotu du Cerverak. "Nafarroako abertzaleak gure kritika horretara batu ziren, eta egia biribilak esan dituzte. Haien aurkako manikeismoa izan da, esanez ez dutela maite Nafarroa eta horregatik ez zaiela axola bertako erakundeak kaltetzea".

Iruñeko Epaitegiak lehengo ostiralean Cerveraren aurkako auzia abiarazi zuen, Jose Antonio Asiain Nafarroako Kutxako presidentearen kontrako ustezko xantaia kasu batean inputatuta.

PPko diputatu izandakoak uste du salaketa horiengatik nabarmen bere kontra joan direla Nafarroan eremu garrantzitsu batzuk —"pertsona deserosoa nintzen"—, eta "tranpa" eraiki zutela bera atxilotzeko eta ondoren inputatzeko.

Nafarroako Kutxa herrialdean "giltzarri den boteregunea" dela iritzio dio, eta jakinarazi du ustezko irregulartasunak direla-eta Fiskaltzan salaketa jartzeko asmoa zuela.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.