UPNk jakinarazia du alderdiko Diziplina Batzordeak neurriak hartuko dituela Santiago Cervera Espainiako diputatuaren eta Jaime Ignacio del Burgo parlamentari ohiaren aurka, biek UPNk Espainiako aurrekontuez hartutako erabakiaren aurkako jarrera izan dutelako, eta PP horren kontra azaldu da. "UPNk inola ere ezin du neurririk hartu", esan du Maria Dolores de Cospedal PPko idazkari nagusiak.
Bi alderdiek ituna dute 1991tik, eta lehengo astean PPk UPNko "gaurko zuzendaritzarekin harremana eten" zuen. "UPNk itunari eutsi nahi badio, kontraesana litzateke orain Cerveraren eta Del Burgoren kontra aritzea", De Cospedalen arabera.
UPNk Espainiako aurrekontuen bozketan abstenitzea erabaki zuen arren, Cerverak PPren erabakiaren alde egin zuen lehengo asteko bozketan -osoko zuzenketaren alde, alegia-.
Politika
Cerveraren eta Del Burgoren aurkako neurrien kontra dago PP
Bi haien aurkako neurriak hartuko dituela iragarria du UPNk, alderdiak erabakiari muzin egiteagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu