Margarita Robles Espainiako CGPJko bokala oso kritiko agertu da Espainiako Gobernuak irailean Zigor Kodea aldatzeko onartu zuen dekretuarekin, bereziki terrorismo kasuetan ezarriko litzatekeen bizi guztiko kartzela zigorrari eta segurtasun zaintzari dagokienez.
Hain zuzen, bi puntu horiek izan ziren Alberto Ruiz-Gallardon Barne ministroak bultzatu duen erreformaren ikurrak. Roblesek txosten batean dio betiko kartzela zigorra ezartzea ez dela bateragarria Konstituzioaren arabera (25.2 artikulua) kartzela zigorrak izan behar duen bergizarteratze helburuarekin.
Roblesen txostena bihar aztertuko du CGPJko Azterketa Batzordeak eta ondoren Botere Judizialaren batzordera eramango dute. Horrek txostena balekotzat jotzea kolpe handia litzateke Zigor Kodearen erreformarentzat adituen arabera.
Terrorismo delituentzako araudi bereizia egotea ez dela gomendagarria esan du Roblesek, eta delitu guztientzat araudi bakarra egon beharko lukeela aholkatzen du.