Hugo Chavez Venezuelako presidente zenaren aldeko hiletan izan dira hainbat herrialdetako ordezkariak. 32 gobernuburu eta 54 goi kargu izan dira bertan. Euskal Herritik Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia joan da, Sortu alderdiaren izenean.
Caracasko akademia militarrean jarri zuten hil kapera, eta han egin dute hileta ere. Hiru egunez, jendetza igaro da Chavezen hilotza ikustera. Azken agurra eman ahal izateko bildu den jendetza ikusita, beste zazpi egun luzatu dute hura ikusteko aukera.
Elias Jaua Venezuelako kantzelariak adierazi du historia "irauli" egin zuela Chavezek, eta gaineratu du presidente zena hil arren haren ondare politikoak bizirik dirauela. Adierazi du munduko 32 herrialdetako gobernuburuak daudela hiletan, eta hori "doilorkeriaren aurkako garaipena" dela nabarmendu du.
Segidakoa izan da zuzeneko kontakizuna: