Politika

Chivite PSNko buruzagiak oso larri jarraitzen du

Sedatuta eta arnasa hartzeko tresnari lotuta dago Nafarroako Ospitalean. Garuneko odol isuria izan zuen larunbatean, Lizarran ekitaldi batean parte hartu ondoren.

2008ko martxoaren 3a
15:08
Entzun
Nafarroako Ospitaleko medikuen zuzendari Ignacio Yurssek eguerdian jakinarazi duenez, Carlos Chivite PSNko idazkari nagusi eta Senaturako hautagaia "oso larri" jarraitzen du zainketa intentsiboen gunean. Chivite sedatuta eta arnas hartzeko tresnari lotuta dagoela agertu du, eta azken 24 orduetan ez dela haren egoeran bilakaera handirik izan.

Larunbatetik dago Chivite Nafarroako Ospitaleko zainketa intentsiboen gunean: Foru Poliziaren Eguneko ekitaldi batean parte hartu zuen goizean Lizarran (Nafarroa), eta ondoren garuneko odol isuria izan zuen. 15:16etan iritsi zen Nafarroako Ospitalera; odol isuria diagnostikatu eta ebakuntza egin zioten.

Aldketarik ezean, asteazken eguerdia arte ez dute Chiviteren osasun egoerari buruzko beste albisterik emango.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.