Suhiltzaileek goizeko zazpietarako itzali dute kontainerren garraioan eta kudeaketan aritzen den Cintruenigoko TGC lantegiko sutea. Suak eraikinaren egituran kalterik eragin ez badu ere, estalkian kalteak sortu ditu eta enpresan pilatutako hainbat material kiskali ditu.
Larrialdietarako Nafarroako Agentziak 05:47an deia jaso eta sutea zazpietarako itzali duten arren, ordu erdi geroago bertan jarraitzen zuten Tutera eta Peraltako parkeko suhiltzaileek erretako materiala freskatzen eta ingurua zaintzen.
gizartea
Cintruenigoko TGC lantegiko sua itzali dute suhiltzaileek
Kontainerren garraio eta kudeaketan aritzen den enpresan izan da sutea. Suak ez du eraikinaren egituran kalterik eragin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu