Espainiako CIS Ikerketa Soziologikoen Zentroaren azken txostenaren arabera, EAJk gora egingo luke eta Amaiurrek behera, orainEspainiako Gorteetarako hauteskundeak egingo balira. Apirileko inkestarekin konparatuta, EAJk bi hamarren egingo luke gora—botoen %1,3tik %1,5era—, eta Amaiurrek, hamarren bat behera (%1,3tik %1,2ra). CISek egin duen boto aurreikuspen horrek, baina, ez du bat egiten inkesta berean azaltzen den boto asmoarekin. Kasu horretan, Amaiurrek gora egingo luke, bi hamarren—%0,7tik %0,9ra—; eta EAJk behera, lau hamarren —%1etik %0,6ra—. Boto aurreikuspenak egiteko orduan, CISek hainbat aldagai erabiltzen ditu. Aldagai horiek ez dira publikoak.
Espainiako bi alderdi nagusiei dagokienez, eta azaroaren 20ko bozekin alderatuz, PPk zortzi hamarren galduko lituzke, etaPSOErekiko abantaila 6,7 puntura murriztuko litzateke.
CISen arabera, EAJk botoen %1,5 lortuko lituzke; Amaiurrek, %1,2
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu