Katalunia

CiUk lehen aldiz irabazi ditu Espainiako hauteskundeak Katalunian

16 diputatu eskuratu ditu. PSCk 14, PPk 11, ICV-EUiAk 3 eta ERC 3.

2011ko azaroaren 20a
09:46
Entzun

Emaitza historikoa izan da Katalunian, CiUk irabazi dituelako lehen aldiz Espainiako Kongresurako hauteskundeak. 16 diputatu eskuratu ditu, botoen %29,3. Duela hiru urte 10 aulki lortu zituen.

PSC izan da boz horietan beti garaile Katalunian, baina gaur bigarren geratu da: 14 aulki (2008an 25), %26,6.

Hirugarren PP geratu da: 11 diputatu (2008an 8), %20,7. ICV-EUiAk 3 lortu ditu (2008an 1) eta %8. ERCk ere 3 (2008an bezala) eta %7 (aurrekoetan bezala).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.