Hillary Clinton Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) Gobernuko Estatu idazkaria Egiptora eta Tunisiara joango da hurrengo astean. Herrialde arabiarretan mobilizazioak hasi zirenetik lehen aldiz izango da han Clinton.
Philip Crowley AEBetako Estatu Departamenduko bozeramaileak esan du astelehenean eta asteartean Parisera izango dela Clinton, G8aren bileretan, eta asteartetik ostegunera artean izango dela Egipton eta Tunisian.