Cobok irabazi du Euskal Herriko Itzulia

Gaurko etapa, berriz, Samuel Sanchezek (Euskaltel) irabazi du. 14 kilometroko erlojupeko gogorra jokatu dute Oiartzunen. Coboren (Saunier) atzetik Vicioso (Relax) da bigarren sailkepan nagusian, eta Sanchez bera hirugarren.

2007ko apirilaren 14a
18:49
Entzun
Angel Vicioso (Relax) aurreko liderrari segundo bateko aldea kenduta eskuratu zuen atzo Juan Jose Cobo txirrindulariak (Saunier Duval) Euskal Herriko Itzuliko lidergoa. Gaurko erlojupekoan -Oiartzunen egin duten 14 kilometroko ibilbide pikoan- segundo horri eustea ez ezik, aldea areagotzea lortu du Cobok. Horrenbestez, berak irabazi du aurten Euskal Herriko Itzulia.

Etapa, berriz, Euskaltel-Euskadiko Samuel Sanchezek irabazi du. 21 minutu 36 segundo eta 2 ehunen behar izan ditu 14 kilometroko ibilbide gogorra egiteko.Contador izan da bigarren 2 segundora, eta Cobo, Itzuliko irabazlea, hirugarren, 4 segundora. Coboren aurkari nagusi zen Vicioso, berriz, seigarren izan da gaurko etapan, irabazletik 40 segundora.

Sailkapen nagusian Viciosok bukatu du bigarren, eta Sanchezek hirugarren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.