Iazko urtarrilean errebeldian epaitu zuen Frantziako Justiziak Ibon Elorrieta, eta bost urteko espetxe zigorra ezarri zion.
Luis Enrike Garateri 80ko hamarkadan egindako zenbait atentatutan parte hartzea egozten dio Espainiako Barne Ministerioak.
Polizia iturrien arabera, atxilotuak zihoazen autoan30 kilo amonal, suzko hiru arma, granada jaurtigailuak eta granadak atzeman dituzte. Frantziako Polizia Judizialaren esku daude atxilotu biak.
Atxiloketak Frantzian
Cognacen atxilotutakoak Ibon Elorrieta eta Luis Enrike Garate direla dio Frantziako Poliziak
Frantziako Poliziak ETAko logistika taldeko ustezko bi kide atxilotu zituen atzo arratsaldean Cognac hirian, Bordeletik ehun bat kilometrora. Polizia iturrien arabera, Renault Kangoo motako furgoneta batean zihoazen ustez ETAkoak diren bi pertsona horiek errepide kontrol batetik ihes egiten saiatu ziren, baina berehala atxilotu zituzten. Iturri horien arabera, armak eta lehergailuak zeramatzaten autoan atxilotze unean. Frantziako Poliziako iturriek agertu dutenez, Ibon Elorrieta Sanz eta Luis Enrike Garate Galarza dira atxilotuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu