Compainsek jasandako erasoaren berri eman diote Elma Saizi

Amaiurreko kideekin bildu da Espainiako Gobernuko ordezkaria; poliziek esan dute ez zela tratu txarrik egon

Erredakzioa
Iruñea
2011ko azaroaren 8a
00:00
Entzun
Joseba Compains Amaiurreko hautagaiak ostegun gauean jasandako erasoaren berri eman diote Elma Saiz Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkariari. Sabino Cuadra koalizioaren zerrendaburuak azaldu duenez, Saizekin izandako bileran, poliziek ukatu egin dute Compainsen bertsioa. «Ez zela inolako tratu txarrik egon azaldu dute, ez fisikoa, ezta ahozkoa ere». Cuadrak, baina, ezbaian jarri ditu hitzok, eta Amaiurreko kideen aurkako «presioak eta erasoak» amaitzeko eskatu du. Ostegun gauean hauteskunde kanpainako kartelak jartzen ari zela poliziek «jo eta mehatxatu» egin zutela salatu zuen Compainsek.

Espainiako polizien lau sindikatuk, berriz, azaldu dute Compainsek «jarrera oldarkorra» agertu zuela poliziak hura identifikatzera joan zirenean. Kartelak horretarako egokitutako tokietatik kanpo jartzen ari zela salatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.