EAEko hauteskundeak

Conde Punpidok dio Aukera Guztiak zerrenda inpugnatuko duela

Espainiako Fiskal Nagusi Candido Conde Pumpidok iragarri du, Aukera Guztiak hautesle elkartearen zerrendaren kontra inpugnazioa jarriko duela, elkarte horrek EAEko hauteskundeetara aurkezteko behar dituen sinadurak lortzen baditu. Izan ere, Punpidok esan du, bera ziur dagoela hautesle elkarte hori "Batasunaren tapakia" dela.

2005eko martxoaren 11
16:32
Entzun
Aukera Guztiak hautesle elkartea "bereziki ikertzen" ari da Espainiako Fiskaltza, hango fiskal nagusi Candido Conde Punpidok jakinarazi duenez.

Conde Pumpidok esan du bera "erabat ziur" dagoela Aukera Guztiak "Batasunaren tapakia" dela, eta beraz, zera esan du: "aurkezteko behar dituzten sinadurak lortzen badituzte, zerrendaren kontra inpugnazioa jartzeko asmoa dut, eta justiziak eskura jartzen dizkidan bitarteko guztiak erabiliko ditut Eusko Legebiltzarrean egotea oztopatzeko"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.