Confebask-ek ez du Bilduri buruzko kezkarik jaso

2011ko ekainaren 2a
12:58
Entzun

Confebask EAEko enpresarien elkarteak jakinarazi du berak ez duela Bilduk Gipuzkoako Diputazioa goberna dezakeela-eta kezkarik jaso. Miguel Lazpiur elkarteko presidenteak ez du balorazio politikorik egin nahi izan, eta "gobernu egonkorrak eta indartsuak" sortzeko eskatu du, "izan koalizioko gobernuak edo bakarkakoak". 

Abiadura handiko trenaren, Pasaiako kanpo kaiaren edo Hondarribiko aireportua handitzeko "proiektu handiekin" jarraitzeko dei egin du Confebask-ek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.