"Txirrindularitzan segituko dut, modu garbian, betiko moduan, eta honek indartsuago egingo nau". Hala esan du gaur arratsaldean Alberto Contadorrek Pinton (Espainia) emandako prentsaurreko batean. Errugabea dela berretsi du eta TASen bi urteko zigorrarekin dezepzionatuta azaldu da. Dena dela, ez du argitu helegitea jarriko duen.
Azkeneko urte eta erdia oso gogorra egin zaiola adierazi du.
Aurtengo abuztuaren 6ra arte ezingo du korritu.