ISTRIPUA

Cortesko hiru gazte larri zauritu dira A-68an izandako istripuan

25 eta 30 urte arteko hiru gazte larri zauritu dira gaur Ebroko autobidean izandako istripuan. Hiruak Cortesko bizilagunak dira eta beraien kotxeak kamioi batekin talka egin du A-68 errepideko111.kilometroan. Gazteak Tuterako Reina Sofia ospitalera eraman dituzte zauri larriekin.

2006ko uztailaren 20a
17:14
Entzun
Goizaldeko 03:10etan kotxe batek eta kamioi batek elkar jo dute eta ondorioz hiru gazte larri zauritu dira. Cortesko gazteak erietxera eraman dituzte.Istripuaren ondorioz A.V.A. 25 urteko emakumeak garezurreko traumatismo larria du eta 28 urteko S.G.C. eta 30 urteko A.C.P. gizonezkoek, berriz,gorputz osoan traumatismo larriak dituzte. Kamioko gidaria, aldiz, ez da zauritu.

Foruzainak ikerketaren ardura hartu du eta ezbeharra izan den errepidean kotxeei bidea ematen aritu da zirkulazioa arinduz asmoz. Goizeko 06:15etan zirkulazioa berezarri dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.