COVID-19 ziurtagiri digitalaz informazioa eskainiko du gaurtik aurrera Jaurlaritzako Osasun Sailaren webguneak

Ziurtagiria QR kode baten bidez eskuratzeko modua eskainiko du gaurtik aurrera webguneak.

Bidaiari bat aireportu batean. FERNANDO VILLAR/ EFE
2021eko ekainaren 8a
13:53
Entzun

Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak atzo jakinarazi zuenez, gaurtik aurrera Osasun Saileko webguneak COVID-19 ziurtagiri digitalari buruzko informazioa eskainiko du, bai eta QR dokumentu baten bidez ziurtagiri hori eskuratzeko modua ere. Sagarduik adierazi zuen gaur egun hainbat autonomia erkidegotan COVID-19 pasaportearen inguruko proba pilotuak egiten ari direla, baina Jaurlaritzak ez duela proba horietan parte hartu proposamena egin zenean uste zuelako joan-etorriak ez zeudela lehentasunen artean, baizik eta pandemiari aurre egitea. Nolanahi ere, Osasun sailburuak azpimarratu zuen uztailaren 1etik aurrera ziurtagiria izateko eskubidea bermatuko zaiela hala eskatzen duten Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herritar orori. Izan ere, uztailaren 1etik aitzina, ziurtagiria Europako Batasun osoan izango da indarrean.

Sagarduik gaineratu duenez, gaurtik aurrera, ziurtagiri hori zer den azaltzen duen informazioaz gain, esteka baten bidez eskuratu ahal izango da ziurtagiri bat zeinak adierazten duen herritarrak gaitzaren kontrako txertoaren dosiren bat hartua duen, edo dagoeneko gaitza igarota duen.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.