COVID-19ak hildakoak, datu ofizialen gainetik

OME Osasunaren Mundu Erakundeak jakinarazi duenez, Amerikan 1,5 milioi pertsona hil ziren birusagatik 2020an; Europan, 1,2 milioi. Datu ofizialetan, kopuruak ia erdira murriztuak ziren bi kasuetan.

Osasun langile batzuk birusarekin eri diren pazenteak lekualdatzen, El Salvadorren. RODRIGO SURA, EFE
Uxue Rey Gorraiz.
2021eko maiatzaren 21a
15:34
Entzun

Birusak joan den urtean utzitako heriotzei buruzko datuak are beltzagoak direla erakutsi du OME Osasunaren Munduko Erakundeak argitaratutako informazioak. Izan ere, jakinarazitako heriotza kopuruak ez du bat egiten datu ofizialetan bilduak direnekin. OMEk esan du Amerikan 1,5 milioi pertsona hil zirela COVID-19agatik 2020an; datu ofizialetan 900.000 dira erregistraturik. Europari dagokionez, berriz, erakundeak adierazi du 1,2 izan zirela gaitzagatik hildakoak; datuetan, muga 600.000 hildakoren bueltan zen kontinente horretan.

Gainera, OMEk argitu du hildakoak oraindik ere gehiago izan direla. Heriotzaren kausa nagusia COVID-19a izan ez den kasuak ere aintzat hartuta, alegia, gaitzarekin zendutako guztiak kontuan izanik, guztira sei edo zortzi milioi pertsona hil dira munduan, erakundearen esanetan. Kontrara, datu ofizialek diote munduan hiru milioi herritar hil direla.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.