COVID-19az kutsatutako 19 lagun hil dira azken astean Hego Euskal Herrian

Maiatzaren bukaeratik astebetean hil direnen kopururik handiena. Kasuek berriz egin dute gora: 1.954 izan dira azken orduetan.

Erizain bat PCR probak egiten, Aguraingo baheketan. RAUL BOGAJO/FOKU
Maria Ortega Zubiate
2021eko uztailaren 28a
12:56
Entzun

Osakidetzak eta Osasunbideak hemeretzi heriotza erregistratu dituzte azken astean, COVID-19az kutsatutako gaixoenak. Kopuru hori maiatzaren amaieratik izandako handiena da, maiatzaren 31 eta ekainaren 6 artean 24 hil ziren. Baina horretan soilik ez, kutsatzeetan ere jakinarazi dute igoerarik, beste behin ere 2.000 kutsatuetatik hurbil izan baitziren positiboak atzo: 1.954, zehazki.

Bizkaiak izan du igoerarik nabarmenena, bezperan baino ia 300 kasu gehiago zenbatu baitzituen atzo: 964, uztailaren 22an gurutzatutako 1.000ko mugarritik hurbil. Aldea nabarmena da kutsatu gehien jakinarazi dituen hurrengo herrialdearekin, Gipuzkoarekin. Baina, hala ere, igoera izan da Gipuzkoan ere, 433 positibo jakinarazi baititu Osakidetzak.

Nafarroa 400 kasuetatik hurbil da; 382 izan dira, berriz ere goranzko joeran. Eta Araban 133 jakinarazi dituzte; igoera izan bada ere, aurreko egunean baino hamar gehiago baino ez ditu jakinarazi; beste lurraldeekin alderatuta, txikia izan da igoera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.