Ikasle mugimenduen, sindikatuen eta ezkerreko oposizioaren protesta handi eta jendetsuek nolabait behartuta, Jacques Chirac Frantziako presidenteak eta Dominique de Villepin lehen ministroak atzera bota zuten CPE lehen lan kontratuaren legea. Aurka aritu diren setkoreen iduriko, gazte enplegua areago prekarizatzeko baizik ez zuen balio lege horrek. Lege berria onartzen den arte erne jarraitzeko asmoa dutela ohartarazi dute sindikatu eta ikasle mugimenduek.
Haren ordez, lan munduan txertatzeko "zailtasun bereziak" dituzten gazteei laguntzeko proposamena iragarri zuten agintari biek. Proposamen hori herenegun aurkeztu zuten UMPko diputatuek Frantziako Legebiltzarrean, eta atzo gauean hasi zen egitasmo horri buruzko eztabaida.
Besteak beste, dirulaguntzak aurreikusten ditu kualifikazio txikia duten edo baztertutako eremuetan bizi diren 16tik 25 urtera bitarteko gazteei enplegua ematen dieten enpresaburuentzat.
Eztabaidako lehen iragarpenen arabera, UDF zentroko alderdiko diputatuek bat egingo dute eskuineko UMPren proposamenarekin. PSk, berriz, erabaki gabe dauka bozketan parte hartzeari uko egingo dion edo kontrako botoa emango duen. PCRk, berriz, ez da zehaztu abstenitu egingo den edo kontra bozkatuko duen. Egitasmoaren aurka daudenek, iraganean baliagarri ez direla erakutsi duten neurriei eustea leporatu diote UMPri.
Lehen lan kontratua
CPEren ordezko lege proiektua onartu du Frantziako Legebiltzarrak
Frantziako Legebiltzarrak gaur onartu du CPE Lehen Lan Kontratuaren ordezko lege proiektua onartu du. CPE ordezkatzeko lege proposamenak 151 boto jaso ditu alde eta 91 boto, berriz, kontra. Testua orain Senatura bidaliko dute bertan behin betiko onar dezaten. Krisia ahalik eta lasterren gainditzeko asmoz, UMPko diputatuek herenegun aurkeztu zuten CPE ordezkatzeko lege proposamena, gaur aurrera egin du proposamen horrek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu