Genero indarkeriagatik Euskal Herrian hildako azken bi emakumeen-Kristine Bosque eta Cristina Estebanez-heriotzak salatzeko protestek ez dute etenik. Atzo bertan elkarretaratzeak egin zituzten Barakaldon (Bizkaia) eta Baionan, haiek gogoratzeko.
Estebanezen lagun eta lankideak Gurutzetako erietxearen aurrean (Barakaldo, Bizkaia)bildu ziren, goizean. Erietxean dago ingresatuta Estebanezen bikote zen Aingeru Cerecedo. Izan ere, hari ere egin zion eraso ustezko hiltzaileak. Elkarretaratzean izan zen zaurituaren arreba Nerea Cerecedo. Anaia «hobeto» dagoela adierazi zuen. «Ebakuntza egin behar izan diote lepoan, giharrak moztuta baitzituen. Gainera, psikologikoki lur jota dago. Baina pixkanaka ari da osatzen».
Baionan, berriz, arratsaldean egin zuten elkarretaratzea, azaroaren 28an Arbonan (Lapurdi) ustez senarrak itota hil zuen Kristine Bosqueren heriotza salatzeko. Herriko etxearen aurrean izan zen protesta, Emakumeen Mundu Martxaren Plataformak deituta.
Bestalde, larunbatean, 47 urteko gizonezko bat atxilotu zutenGasteizen, bikotekide ohiarenmutil lagunari aizkora batekin jotzea egotzita. Larunbatean izan zenerasoa, taberna batean. Ustezko erasotzaileak han egin zuen topo bikotekide ohiaren mutil lagunarekin, etaorduan, antza, mehatxuka eta eraso egiten hasi zitzaien. Senideek geratu behar izan zuten.
Cristina Estebanezen eta Kristine Bosqueren hilketak salatu dituzte
Estebanezen bikote zenak hobera egin du, baina Gurutzetako erietxean ingresatuta jarraitzen du oraindik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu