Politika

Cristina Garmendia donostiarra Espainiako Zientzia eta Berrikuntza ministro izendatu dute

17 ministrorekin osatu du gobernu talde berria Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidenteak. Ministroetako asko aurreko legegintzaldiko berak dira, Alfredo Perez Rubalcaba Barne ministroa kasu.

2008ko apirilaren 12a
19:20
Entzun
Cristina Garmendia Mendizabal (Donostia, 1962) biologi, ikerlari eta enpresaburua Espainiako Zientzia eta Berrikuntza ministro izendatu du Jose Luis Rodrigez Zapatero gobernuburuak. Donostiarra izan arren Madrilen bizi da aspalditik, ez da PSOEko kidea, eta bioteknologia ikerketatik helburu terapeutikoekin gauzatzera eramatea bultzatzen duen enpresa sortu eta sustatzeagatik egin da ezagun.

Hain zuzen ere, Garmendia da Zapaterok bigarren legegintzaldirako osatu duen gobernu taldeko aurpegi berrietako bat. Celestino Corbacho Lan eta Immigrazio ministroa, Miguel Sebastian Industriakoa, Beatriz Corredor etxebizitzakoa eta Bibiana Aido Berdintasun ministroa dira beste kide berriak. Gainerakoak, aurreko gobernutik datoz, Alfredo Perez Rubalcaba Barne ministroa kasu. Carme Chacon aurreko Etxebizitza ministroa Defentsako ministro izendatu du orain. Honakoa da zerrenda osoa:

Lehen presidenteorde, Presidentzia ministro eta gobernu bozeramailea: Maria Teresa Fenandez de la Vega.

Bigarren presidenteorde eta Ekonomia eta Ogasun ministroa: Pedro Solbes.

Atzerri eta Lankidetza ministroa Miguel Angel Moratinos.

Justizia ministroa: Mariano Fernandez Bermejo.

Defentsa ministroa: Carme Chacon.

Barne ministroa: Alfredo Perez Rubalcaba.

Sustapen ministroa: Magdalena Alvarez.

Hezkuntza, Gizarate Politika eta Kirol ministroa: Mercedes Cabrera.

Lan eta Immigrazio ministroa: Celestino Corbacho.

Industria, Merkataritza eta Turismo: Miguel Sebastian.

Ingurumen, Nekaritza eta Itsas Eremusko ministroa: Elena Espinosa.

Adminitrazio Publikoko ministroa: Elena Salgado.

Kultura ministroa: Cesar Antonio Molina.

Osasun eta Kontsumo ministroa: Bernat Soria.

Etxebizitza ministroa: Beatriz Corredor.

Berdintasun ministroa: Bibiana Aido.

Zientzia eta Berrikuntza ministroa: Cristina Garmendia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.