Gizartea

Cristina Uriartek parte hartu du Alarde Fundazioak antolatutako ekitaldi batean

Hondarribian alarde ez-parekidea antolatzen duen elkarteak bere egoitza berriaren inaugurazioaren harira antolaturiko pintura erakusketan izan zen Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua atzo.

arantxa iraola
2014ko abuztuaren 16a
01:38
Entzun

Zehaztapena egin nahi izan dute Hezkuntza Saileko prentsa iturriek. "Ez zuen egoitza berriaren inaugurazioan parte hartu". Hondarribian (Gipuzkoa) elkarteko ordezkariek beren egoitza berria inauguratzen zuten bitartean, sailburua beste hainbat kiderekin batera, Hondarribiko Arma plazaren -hantxe dago egoitza berria- albo batean egon zela esan dute, ekitaldian parte hartu gabe.

Behin ekitaldi hori bukatuta, ordea, inaugurazioaren harira antolatutako pintura erakusketara sartu zela onartu dute. "Hondarribian bizi da, eta izaten du herriko pintura erakusketetara joateko ohitura", azaldu dute. Jaso zuen gonbidapena, gainera, pintura erakusketarako zela esan dute, eta ez egoitza berriaren inauguraziorako. Alarde Fundazioak berak argi eta garbi lotu ditu, ordea, egoitza berriaren irekitzea eta pintura erakusketa, Javier Sagarzazu margolariarena.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.