Cubillas estraditatzea «zaila» izango dela dio Auzitegi Nazionalak
Venezuelako naziotasuna izateak prozesua oztopatu egiten duela onartu du Angel Juanesek
Espainiako Auzitegi Nazionaleko presidente Angel Juanesen arabera, «zaila» izango da Arturo Cubillas estraditatzea, hark Venezuelako naziotasuna duelako. Cubillas atxilotzeko agindu zuen duela zazpi hilabete Auzitegi Nazionaleko Eloy Velasco epaileak, ETAren eta FARCen artean lotura lana egitea egotzita. Xabier Atristain eta Juan Carlos Besanceren ustezko deklarazioetan oinarrituta, Espainiako Gobernuak Cubillas ikertzeko eskatu dio Venezuelako Gobernuari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu