Benet Salellas CUPeko parlamentariak jakinarazi duenez, Raul Romeva Junts Pel Siko zerrendaburua proposatuko dute Generalitateko presidente izateko.
Catalunya Radio irrati katean eginiko elkarrizketan adierazi du kontsentsuzko hautagaia izan daitekeela Romeva. Zehaztu du itun bat lortzeko ezin dela beltzik edo zuririk proposatu; "grisa, guretzat, Romeva da".
Romeva berak uko egin dio bera hautagai izateko aukerari.
Talde parlamentarioek gaur erantzungo diote Masi, eta amaieran bozkatuko dute inbestidura. Lehenbiziko itzulian gehiengo osoa behar du; alegia, bere koalizioko diputatuak baino sei boto gehiago. Bigarren saialditik aurrera, aski du gehiengo soilarekin, baina horretarako ere CUPen bi boto behar lituzke gutxienez. Ezker independentista, ordea, ez dago Mas izendatzeko prest; urteotako murrizketa politikekin lotzen du presidentea, eta aldarrikatzen du prozesua ezin litekeela pertsona bakar baten menpe egon.