KATALUNIAKO PROZESU SUBIRANISTA

CUPekin akordioa egiteaz "gogoetatzeko" eskatu dio Saenz de Santamariak Masi

Raul Romeva Junts Pel Si hautagaitzako zerrendaburuak "erabat" baztertu du bera izatea Kataluniako Gobernuko presidentea.

Anna Gabriel hizlari CUPen konferentzia politikoan, alboan Antonio Baños eta hautagaitzako beste hainbat diputatu dituela. ORIOL CLAVERA
2015eko urriaren 9a
13:40
Entzun

Kataluniako Parlamentuan gehiangoa eskuratu zuten Junts Pel Sik eta CUPek irailaren 27ko hauteskundeetan, baina bozen ondotik, bi indar politikoen negoziazioak dira orain arreta gune. Kanpainan zehar eta ondoren, CUPek esana du ez duela Artur Mas gobernuko jarduneko presidente eta Junts Pel Siko hautagaia presidente egingo, eta oztopo hori nola gainditu da orain arteko zalantza nagusia.

Ostegunean, ordea, bere jarrera finkatu zuen CUPek. "Eskuzabaltasunez" jokatzeko prest agertu zen, baina baldintzak jarri zizkion Junts Pel Siri: haustura instituzionala eta soziala, besteak beste. Katalunia estatu independente izateko prozesua atzeraezin izatea nahi du CUPek, eta horretarako pausoak emateko eskatu zion indar bozkatuenari.

Bi zerrenda subiranisten arteko posizioak elkartu egin direla dirudi. Raul Romeva Junts Pel Siko zerrendaburuak, CUPen proposamenak entzun ostean, ziurtzat jo du bi hautagaitzek akordioa lortuko dutela. Prozesuaren "zer, nola eta noiz" galderak lehenetsi zituen CUPek, presidenteari buruzko eztabaida atzeratuz, eta Romeva "erabat ados" agertu da horrekin. Halere, "guztiz baztertu" du Romeva bera izatea gobernuburua.

Mezua Masi

Espainiako Gobernuaren erreakzioa ere eragin du CUPen mugimenduak. Soraya Saenz de Santamaria presidenteordeak "gogoeta" egitera deitu du Mas, eta galdetu ea presidente izan nahi duen CUPek ezarritako baldintzetan. Saenz de Santamariak adierazi du CUPen programa "gehiengoak nahi duenetik oso urrun" dagoela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.