Hezkuntza

Curriculum berriarekin "PSE-PP itunaren proiektu ideologikoa" ezartzea leporatu dio ELAk Jaurlaritzari

Hezkuntza dekretu berriaren bidez "euskara eta Euskal Herria deuseztatzeko, biktimak politikoki erabiltzeko eta Espainia berdintzeko" ahalegina egiten ari direla salatu du.

2010eko apirilaren 1a
16:03
Entzun
Eusko Jaurlaritzak asteon onartutako hezkuntza curriculum dekretu berria gogor salatu du ELA sindikatuak, egitasmo horren muinean asmo ideologikoak ikusten baititu: zehazki, "PSE-PP itunaren proiektu ideologikoa" ezartzekoa. Proiektu horrek hiru oinarri nagusi ditu ELAren arabera, "euskara eta Euskal Herria deuseztatzea, biktimak politikoki erabiltzea eta Espainia berdintzea".

Jaurlaritzak besterik esan badu ere, curriculum berria eragile askoren iritzia aintzat hartu babe jari dela abian erantsi du. Zehatz-mehatz, Hezkuntza Sailak eurekin ez duela inolako harremanik izan agertu du, eta euskal gizartean zein hezkuntza atalean ordezkaritza handiena duen sindikatua dela oroitarazi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.