Brian Currin abokatuak gaur Gazta zati bat film dokumentalaren aurkezpenera sartu aurretik esan du alderdiek elkarrekin hitz egin beharko luketela, eta gogorarazi du Aieteko Adierazpenaren aurretik "orain baino gehiago" hitz egiten zutela.
Haren arabera, ETA "erakunde terrorista gisa" desagertu egin da, eta hori dela eta, Espainiako Gobernuari ETAren jardun armatuaren amaieraren ondorioez hitz egiten hasteko eskatu dio. ETAk "eraldatu" egin beharko lukeela esan du, presoak gizarteratzen laguntzeko.
Indarkeriari uko egiten dioten presoak aske utzi beharko lituzketela uste du, bermatuta baitago ez dagoela "indarkeriarako testuingururik".