Irudia. Iruñea

D EREDUAREN ALDE EGIN DU NIZE-K

2012ko urtarrilaren 21a
00:00
Entzun
Otsailaren 6an Haur eta Lehen Hezkuntzan hasiko den aurrematrikulazio kanpainaren atarian, sare publikoko D ereduaren alde egin du NIZEk, Nafarroako Ikastetxeetako Zuzendarien Elkarteak. Publikoa ez ezik kalitatezko hezkuntza ere badela azpimarratu du NIZEko zuzendari Iñaki Anduezak, bai eta eleaniztuna ere, euskaratik abiatuta. Nafarroako D ereduko 59 ikastetxe publikok egiten dute bat NIZEn. Haur eta Lehen Hezkuntzako 8.000 ikasle dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.