politika

D3M aurkezteko sinadurak eman daitezke udaletxeetan

Martxoaren 1ean Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan izateko, Demokrazia 3.000.000 plataformak gutxienez 9.500 sinadura behar ditu Bizkaian, 5.700 Gipuzkoan eta 2.700 Araban.

2009ko urtarrilaren 12a
13:32
Entzun
Demokrazia 3.000.000 (D3M) hautesleen elkarteak martxoaren 1eko Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hauteskundetan hautagaiak aurkezteko sinadurak biltzeko mahaiak jarri dituzte dagoeneko hainbat udaletxetan: Bilbon, Azpeitian (Gipuzkoa)...

Eusko Legebiltzarrerako bozetarako hautagaitza aurkezteko gutxienez 17.700 sinadura beharko ditu D3Mk: 9.500 Bizkaian, 5.700 Gipuzkoan eta 2.700 Araban. Hautagai zerrendak urtarrilaren 21a eta 26a bitartean aurkeztu beharko ditu.

Joan den larunbatean aurkeztu zuten plataforma, Bilbon, eta ezker abertzaleko kide ezagunak izan ziren agerraldian. "Aldaketaren norabidean ekarpena" egin nahi dutela azaldu dute. "haize berria" eskaini nahi dutela. "Herri hau iraganean ainguratuta" utzi nahi dutenen aurrean, "aurrera begira" jarri nahi du D3M plataformak.

Candido Conde Pumpido Estatuko fiskal nagusiak Espainiako Poliziari, Guardia Zibilari, Ertzaintzari eta Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzari hari buruzko ikerketak abiatzeko eskatu die.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.