POLITIKA

D3M eta Askatasunaren absoluzioa berretsi du Auzitegi Gorenak

Alderdi horietako 11 kide libre utzi zituen Auzitegi Nazionalak iazko ekainaren 18an.

2013ko apirilaren 16a
12:57
Entzun

Espainiako Auzitegi Gorenak berretsi egin du D3Mko eta Askatasuneko 11 kideen absoluzioa. Auzitegi Nazionalak iazko ekainaren 18an absolbitu zituen guztiak, eta gaur berretsi du erabaki hori Gorenak.

Ebazpenaren aurka helegite bat aurkeztu zuen fiskalak, baina Auzitegi Gorenak nabarmendu du ez dela nahikoa "ETAren inguruko erakundeen aldeko hauteskunde kanpainan aktiboki parte hartzea" ETAko kide izatea egozteko.

Auzitegi Gorenak gogorarazi duenez, "alderdi politiko baten sorreran edo hauteskunde zerrenda batean izatea onartzen duen oro" ETAko kide edo laguntzaile delako ustea baztertu zuen Auzitegi Nazionalak. Gorenaren ustez, parte hartze hori "soilik eskubide politikoen gauzatzea izatea" gerta daiteke.

Absoluzioa jaso zutenen artean da Iker Rodrigo Sortuko Bizkaiko koordinatzaileordea. Gaur utzi du Eloy Velasco epaileak libre, atzo atxilotua izan eta gero.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.