D3Mko hautes orriak inprima daitezke haren webgunean

Espainiako Auzitegi Konstituzionalak baliogabe utzia duen arren, "debeku guztien gainetik" Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan egongo dela dio Demokrazia 3.000.000 hautesle plataformak. "Gurea urrezko botoa da, gehien balio duen botoa".

2009ko otsailaren 17a
13:37
Entzun
Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Demokrazia 3.000.000 (D3M) hautesle plataforma Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako baliogabe utzi duen arren, honek aurkezteko asmoa du eta haren hautes orriak inprimatzeko aukera dago. Hemen: www.demokrazia3m.com webgunean.

"D3M hauteskundeetan egongo zela esan genuen, eta debeku guztien gainetik egongo gara", dio hautesle plataformak atari digitalean. "Gurea urrezko botoa da, gehien balio duen botoa, hain zuzen ere. Batzuek ilegalizatzen gaituzten bitartean, beste batzuek ilegalak nahi gaituzte, euren apurrak kudeatzen jarraitu eta negozioa egiten jarraitu ahal izateko. Baina ez gara geldirik egongo"

Auzitegi Gorenaren erabakia berretsi zuen Konstituzionalak lehengo ostegunean. Askatasuna alderdi politikoaren hauteskunde zerrendak ere baliogabe utzi zituen, biek ere ETArekin eta Batasuna legez kanpoko alderdiarekin harremana dutelakoan.

D3Mk kanpainarekin aurrera segitzen du eta gaur, kasu, Agurainen (Araba) ekitaldia egingo du, bihar Getxon Algorta auzoan (Bizkaia), ostiralean Donostian, larunbatean Gasteizen, igandean Barakaldon (Bizkaia).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.