Gauerdiarekin batera lehertuko da festa Donostiako Konstituzio Plazan, Sarriegiren martxen konpasean eta danbor eta upel soinuek gidatuta. Ia bi ordu lehenago abiatuko da, berriz, Azpeitian helduen danborrada, Olazko Amaren plazatik, hain zuzen ere, gauerdiarekin batera emanaldi nagusia herriko plazan egiteko.
Horrenbestez, Sansebastian jaietan murgilduko dira bi herri horiek. Prestaketak eta jai giroko ekitaldiak aurretik datoz, ordea. Esate baterako, gaur eguerdian hiriaren merezimenduzko dominak banatu ditu Odon Elorza Donostiako alkateak, hainbat lagun etaelkartek hiriaren alde egindako lana eskertzeko. Carlos Benito mediku eta kultur eta kirol ekitaldilen sustatzaileak, Lourdes Oñederra filologo eta euskaltzainak, Kalapie txirrindulari elkarteak, Gipuzkoako Esklerosi Anitzaren Kontrako Elkarteak eta adimen urriko lagunekin osatutako Verdini dantza taldeak jaso dute aurten saria.
Atzo, berriz, bihar haurren danborradan parte hartuko duten ume eta gaztetxoei harrera egin zien Donostiako alkateak Victoria Eugenia antzokian. Irutxuloko Hitza-ren webgunean bideoa ikus daiteke.
Sansebastianak
Danbor soinua hasteko zain
Ordu batzuren buruan sansebastianetan murgilduta izango dira Donostian eta Azpeitian (Gipuzkoa). Beste leku batzuetan ere ospatzen dira, Lakuntzan (Nafarroa) kasu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu