Ostegunean Donostiako danborradan euskal presoen eskubideen aldeko ikurrak jarri edo erakutsi zituztenen aurka zein «hori onartu zutenen aurka» ekinbide legalak abia daitezkeen aztertuko du Carlos Urkixok, Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak. Urkixok azaldu duenez, San Sebastian egunari hasiera emateko bandera igo zenean, euskal presoak Euskal Herrira ekartzeko ikurra zuten bandera asko ikusi ziren jende artean. Espainiako Gobernuaren ordezkariaren esanetan, Egin Dezagun Bidea mugimenduak banatu zituen horiek.
Aurrez, Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak adierazi zuen «zilegi» dela presoen eskubideak aldarrikatzea. «Ikuspuntu politikotik, terrorismoa goratu zen», esan zuen atzo Urkixok ikusi ziren ikurren harira. Hortaz, auzibidea abia dezakeen aztertuko du.
Danborradan presoen aldeko ikurrak erakustea delitu den aztertuko du Urkixok
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu