politika

Dani Maeztu: "Konfiantzak porrot egin du, baina egoera bere onera bueltatzea espero dut"

Aralarreko legebiltzarkideak gogorarazi du legebiltzarkideak "proiektu politiko baten baitan aurkezten" direla, eta jakinarazi du "egoera nola kudeatu aztertzeko" elkarrizketak hasiko dituztela. Aralarreko zuzendaritzak kargua uzteko eskatu die Ezenarro, Erostarbe eta Basaberi, Aralarri men ez egiteagatik.

2012ko martxoaren 31
13:13
Entzun

Dani Maeztu Aralarreko legebiltzarkidearen eta koordinatzaileordearen arabera, "konfiantzak porrot egin du", baina hala ere, "egoera bere onera bueltatzea" espero du. Elkarbizitzarako lan taldea osatzerakoan Aralarreko zuzendaritzak "zehazki eta espresuki" esandakoari men ez egiteagatik, haien karguak alderdiari itzultzeko eskatu die Aralarrek Aintzane Ezenarro, Mikel Basabe eta Oxel Erostarbe legebiltzarkideei.

Aralarreko zuzendaritzak ez du epe jakinik jarri haien karguak alderdiaren esku jar ditzaten, eta "egoera nola kudeatu aztertzeko" elkarrizketak hasiko dituztela jakinarazi du Maeztuk, gaur Radio Euskadin egindako adierazpenetan.

"Ez dago eperik, uste dugu ez dela beharrezkoa izango, eperik jarri gabe erantzun bat izango dugula uste baitugu", adierazi du.

Legebiltzarkideak "proiektu politiko baten baitan aurkezten" direla gogorarazi du; hala ere, Maeztuk nabarmendu du auzia "berbideratzeko" itxaropena duela.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.