Gernika sariak

Daniel Barenboimek eta Helena Malenok jasoko dituzte aurtengo Gernika sariak

Orkestra zuzendaria da Barenboim, israeldarra. Maleno, berriz, kazetaria eta ikertzailea, espainiarra.

Malero, artxiboko irudi batean. GORKA RUBIO, ARGAZKI PRESS
2018ko otsailaren 15a
19:00
Entzun

Apirilaren 26an banatuko dituzte sariak, ohi bezala Gernikako bonbardaketa gogoratzeko ekitaldien inguruan.

"Bakearen eta demokraziaren aldeko konpromiso unibertsala" aitortu nahi dio Gernikako Udalak Barenboimi; eta "kultura eta artea gizateriaren ondare gisara defendatzea". 2008an Ramallahen (Zisjordania, Palestina) eman zuten kontzertu baten ostean, Israelgo eta Palestinako nazionalitate bikoitza onartu zuen aurreneko pertsona da, "herrien arteko bakearen" aldeko keinu bat eginez.

Malenori, berriz, migratzaileen defentsan egindako lanagatik emango diote saria; instituzioetan eta nazioarteko erakundeetan haien alde egindako lanagatik. Migratzaileen giza eskubideak aztertzeko lanak egin izan ditu, eta horiek bide eman diete pertsonen trafikoaren gaineko ikerketei.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.