atxiloketa

Daniel Dergi gose greban da atxilotu zutenetik

Herenegun axilotu zuten eta Gradignan-eko espetxean dago. Familiak ez du ikusteko aukerarik izan.

2011ko uztailaren 8a
11:44
Entzun

Daniel Dergi gose greban dago herenegun atxilotu zutenetik. Gardignan-eko espetxean dago (Frantzia), hara eraman zuten Agen-eko Auzitegian euroagindu eskaera jakinarazi ondoren.

Familiak ez du berarekin egoteko aukerarik izan. Euroagindua jakinarazteko epaitegira eraman zutenean bere bikotekideak Poliziaren ibilgailura hurbildu eta animo oihuak bota zizkion; Poliziak bortizki baztertu zuen.

Euroaginduaren eskaera datorren asteartean aztertuko dute; Yolanda Molina abokatuak jakinarazi du aske uzteko eskatuko dutela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.