BILBOKO ASTE NAGUSIA

Dantzaz, kantuz eta omenaldiz beterik dator seigarren eguna

Egunean zehar, txupinerak eta ikurriña omenduko dituzte. 23:30etan Igor Yebra ballet dantzariaren ikuskizuna izango da, Abandoibarran. Ordu berean, Los Zopilotes Txirriaos taldeak kontzertua eskainiko du, Kultugunean. Ondoren, The Cherry Boppers taldeak joko du. 

2012ko abuztuaren 23a
15:26
Entzun

Gaurko antolaturik dauden ekitaldi ezberdinek, Bilboko kaleak musikaz, kolorez eta jendez betetzen jarraituko dute. Goizean hasita, Bilbainadak, udal bandaren kontzertua eta bertsoak entzun ahal izan dira.

Bilboko jaien barruan bi omenaldi berezi izango dira. Bata, goizean txupinerei egin zaiena da. Bestea, 18:30etan Arriagan ikurrinari eskainiko zaioen omenaldia da. Horretan ikurrina jaso eta ohorezko aurreskua dantzatuko dute.

Eguneko azken orduetan, hainbat taldek izango dute Aste Nagusia girotzeko ardura. 23:30etan, Gora Herria taldearekin erromeria izango da (Euskalgunean). Ordu berean, Los Zopilotes Txirriaos eta The Cherry Boppers taldeen kontzertuez gozatu ahal izango dute Kulturgunera hurbiltzen direnek. 00:00etan Mamiki konpartsan, Aurora Beltran eta Eva Rada igoko dira agertokira.

Dantza klasikoak ere tokia dauka gaurko egitarauan. Igor Yebra ballet dantzariak Korrontzi musika taldearekin batera, El ballet y la música vasca ikuskizuna eskainiko du. 23:30etan hasi (Abandoibarran) eta ordubete inguru iraungo duen ikuskizuna da. Bilbotarrak taula gainean, euskal musika tradizionala gaurkotuta dantzatuko du. Lanak  izandako arrakastarekin harritatuta daudela aitortu dio Tebrak BERRIAri

Irrien Lagunekin gozatzeko azken aukera

Gaur izan da Irrien Lagunen azken emanaldia (12:00etan, Piratagunean). Hori dela eta, Goloka taldearekin elkarlanean panpin handiak eta txotxongiloak erabiliko dituzten ikuskizuna antolatu dute. Haurrek egunero bezala hainbat ekitalditan parte hartu ahal izango dute. 11:00etan hasita, Txikigunean (Doña Casilda Parkean) jolasteko aukera izan dute. Arratsaldean (19:30etan) haiei zuzenduriko Martingala antzelana izango da, Gas Plazan. 

Azkuna, oporretara

Atzoko egunari dagokionez, aipatu beharra dago konpartsetako partaideek, Azkuna oporretara lelopean, eginiko ekitaldi satirikoa. Aste Nagusiak irauten duen bitartean, alkatea hiritik kanpo bidaltzeko helburuz antolatu zuten. Hiru izan ziren konpartsetako kideek proposatu zituzten norakoak: Marina D´Or ( Castello), Londresen dagoen Ekuadorko enbaxada eta Txina. Ekitaldira hurbildutakoei bozkatzeko aukera eman zitzaien eta azkenean, Txinak lortu zituen aldeko botu gehien. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.