Osasun arloa

Darpon: "Arabako larrialdietako garraio zerbitzuak nahikoak eta egokiak dira"

Aste batean Gasteizen bi adingaberi gertatutako ezbeharren inguruan hartutako erabakiak, erabilitako baliabideak eta emandako erantzuna “zuzenak” izan direla hausnartu du Osasun sailburuak.

Jon Darpon Jaurlaritzako jarduneko Osasun sailburua. JUANAN RUIZ / ARGAZKI PRESS
2016ko abuztuaren 26a
15:08
Entzun

Araban larrialdietako garraio baliabideak “nahikoak eta egokiak” direla nabarmendu du Jon Darpon Osasun sailburuak; areago, Biziaian eta Gipuzkoan baino hobeak direla nabarmendu du: Araban, 80.000 biztanleko bizi-euskarri aurreratuko anbulantzia bat dago; Bizkaian, 114.000 biztanleko bat dago; eta Gipuzkoan, 118.000 biztanleko bat.

Aste batean bi haurrek ezbehar larriak izan dituzte. Horien ondorioz, bat zendu egin da, eta besteak, Gamarrako igerilekuan itotzear egon zenak, larri jarraitzen du Gurutzetako ospitalean. Hori dela eta, zenbait kritika egin dizkiote Osasun Sailari, larrialdietako garraioa dela eta. Darponek, adingabeen senideei doluminak eta babesa eman ondoren, azaldu du erantzun “zuzena” eman zutela. “Osasun sistemaren funtzionamendua ona izan bazen ere, halakoak gerta daitezke; inon ez dago zero heriotza tasa”, penatu da.

Ildo horretan berretsi du Araba, Bizkai eta Gipuzkoan haurren osasun arreta kritikoa emateko baliabideak egokiak direla. Haurrentzako zainketa intentsibo kritikoen unitatea Gurutzetan dago, osasun irizpideak hala aginduta. “Mota horretako unitate bat egon behar du 500.000 umeko; Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, 300.000 ditugu”, azaldu du. Edonola ere, eskualde bakoitzean baliabide egokiak daudela nabarmendu du: jaioberrientzako maila goreneko unitatea, zainketa intentsibo ez-kritikoen unitatea...

Azkenik, Darponek gogor kritikatu du adingabeen ezbeharren erabilera politikoa. PPk Osakidetzaren jokabidea kritikatu du, besteak beste.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.