Abortuaren legea

Darponek esan du abortuaren erreforma onartu besterik ezin dutela egin, onartzen bada

Emakumeen eskubideak defendatze aldera lanean jarraituko dutela adierazi du Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak, baina legeak zedarritutako eremuan betiere.

arantxa iraola
2014ko otsailaren 7a
15:12
Entzun

"Atzerapauso ulertezina" iruditzen zaio Eusko Jaurlaritzari PPk Abortuaren Legea erreformatzeko prestatu duen lege proposamena, baina, behin onartuta, saihesteko ahalmen "mugatua" izango lukeela esan du Darponek. Eusko Legebiltzarrean mintzatu da, EH Bilduk egindako galdera baten harira. Lege proposamenak oraindik aldaketak izan ditzakeela adierazi du, eta ezin dela jakin zehazki zer ekarriko duen. Argi dago, ordea, abortatzeko eskubidea nabarmen urrituko duela; plazaratu duten lehendabiziko testuaren arabera, soilik bortxaketen ondorio diren haurdunaldiak eten daitezke, edo haurdunaren bizitza arriskuan dagoenean. Ia guztiz galarazten du, beraz, abortuak egitea. Eta prozesua zaildu eta luzatu egiten du, gainera. Kalean, protesta giroa da nagusi; biharko ere hainbat deialdi daude eginda.

EH Bilduko legebiltzarkide Lur Etxeberriak Eusko Jaurlaritzari eskatu dio oraingo legeari eusteko. PPk prestatutako lege proiektua "frankismoaren errautsetatik" sortutakoa dela salatu du. "Patriarkatu usaina du, eta benetako kalbario bat ezarri nahi die emakumeei".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.