gizartea

Darponek esan du berrordainketaren eragina nola leundu pentsatzen ari dela

Urte bukaerarako espero dute sistema berri hori ezartzea, Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak jakinarazi duenez.

2013ko uztailaren 2a
14:04
Entzun

Darpon pozik agertu da, bere iritziz “ondo” funtzionatu duelako botiken berrordainketa sistemaren lehenengo egunak. Berrordainketa ezartzearen kontra zeudela berretsi du, baina Auzitegi Konstituzionalaren aginduz ezarri behar izan dutela: “Saiatu gara berrordainketak herritarrengan eragozpen gutxien izan dezan”.

Radio Euskadin elkarrizketatu dute Darpon. Esan du Eusko Jaurlaritzaren helburua 18.000 eurotik beherako errenta duten pentsiodunengan berrordainketak ahalik eta gutxien eragitea dela, baina hori lortuko duen neurri bat asmatzea ez dela “erraza”. Gainerako erkidegoek horrelako irtenbiderik ez dutela ezarri azpimarratu du.

Eusko Jaurlaritzak egoera ikertuko du, bereziki, pentsiodunei nola eragiten dien, eta urte bukaerarako sistema prest izango dutela aurreikusi du Darponek: “Asmatzen dugun momentuan abian jarriko dugu”.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.