Datorren astean beteko da urtebete 34 herritan atez atekoa jarriko dutela iragarri zutenetik

2013ko otsailaren 13a
13:11
Entzun

Iazko otsailaren 22an jakinarazi zuten Gipuzkoako 34 herritako alkateek hondakinen birziklatze tasa igotzeko horiek jasotzeko era "eraginkorrena" ezarriko zutela. Datorren astean beteko da urtebete egun hartatik. Herri guztietan ezartzean, 225.000 pertsonak erabiliko dute zabor bilketarako eredu hori.

Legorreta, Villabona, Zizurkil, Segura, Lezo, Zestoa, Anoeta, Irura, Legazpi, Ormaiztegi, Lazkao, Bergara, Oñati, Astigarraga, Zumaia, Asteasu, Alegia, Azpeitia, Berastegi, Zaldibia, Ibarra, Tolosa, Mutriku, Ataun, Mendaro, Eskoriatza, Aretxabaleta, Pasaia, Zarautz, Ordizia, Deba, Arrasate, Orio eta Getarian dira sistema ezartzekoak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.