Datorren astean beteko dira 75 urte Barakaldo eta Bilbo hartu zituztela

2012ko ekainaren 17a
00:00
Entzun
Datorren astean 75 urte beteko dira faxistek Barakaldo eta Bilbo hartu zituztenetik. 1937ko ekainaren 19an sartu ziren Bilbora, eta hiru egun geroago Barakaldora. Urteurrena oroitzeko hainbat ekitaldi antolatu ditu Barakaldoko Oroimen Historikoaren Koordinakundeak. «Euskal Herria frankismoarengandik defendatzeagatik ondorioak pairatu zituzten gizon eta emakumeak omendu nahi ditugu», esan du elkarteak. Gerra garaiko sindikatu eta alderdiek osatutako mahai inguru bat prestatu dute ostegunerako, eta ostiralean, urteurrenaren egunean, oroigarri bat jarriko dute Anaien Parkean. Maria Gago egun hartako lekukoa izango da hizlari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.