Osasuna

Datorren astean hasiko da Jaurlaritza berrordainketarako laguntzak ematen

Orotara 2,2 milioi euro bideratuko dituzte laguntzetara. 82.000 eskaera inguru jaso dituzte otsailetik ekainera bitartean.

Gizon bat botikak erosten. JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS
2015eko uztailaren 30a
12:58
Entzun

Astelehenetik aurrera hasiko dira dirua jasotzen berrordainketarako laguntzen onuradunak. Orotara, 2,2 milioi euro bideratuko ditu horretara Osasun Sailak. Jaurlaritzak jakinarazi duenez, gora egin du eskaera kopuruak. Denera 81.946 jaso dituzte, horietatik gehienak Bizkaiatik (%58,13).

Eskaerak aurkeztu dituztenen artean, berriz, pentsiodunak dira gehiengo zabala (%93,75,) eta gainontzekoak (%6,25) langabezian dauden eta inolako laguntzarik jasotzen ez dutenak.

Bestalde, Osasun Sailak aurreratu du ekainaren 11tik zabalik dagoela laguntzak eskatzeko bigarren epealdia, eta abenduaren 10a arte luzatuko dela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.