Gaur, 'Hondakinei buruzko ekintza globalaren nazioarteko eguna' da, munduan, eta Euskal Herriko errausketa planten kontrako plataformen koordinadorak bat egin du egun horrekin.
Txingudin eta Aritzetan (Donostia) egingo diren errausketa plantak "salatu" egin dituzte, eta "berehala" gelditzeko eskatu dute. Gainera, geldituko ez balitz, lehen harria jarri bezain pronto auzitegietara joko dutela iragarri dute, bi planta horiek "legez kanpokoak" direla iritzita.
Horretaz gain, "hainbat politikariren jarrera" salatu egin dute, "bereziki Gipuzkoako Aldundiko arduradunarena, eta udaletxeetako arduradunena". Horiek, "herritarrei informazioa eta argibideak ukatu" dizkietela salatu dute.
Errausketa plantak
Datorren igandean giza-katea egingo da Donostian errausketa planten aurka
Gipuzkoan egitekoak diren bi errausketa plantetan, Bidasoan eta Aritzetan, lehen harria jarri orduko epaitegietara joko dutela iragarri du Errausketa planten kontrako plataformen koordinadorak. Izan ere, beraien iritzian, Mankomunitatea eta Foru Aldundia "legez kanpo" ari dira. Gainera, datorren igandean Giza Kate bat egingo dute Donostian, 11:00etan Alderdi Ederretik abiatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu